Zibersegurtasunaren inguruko hitzaldia eman du Urko Zurutuzak

0
395

Goienagusik antolatuta, ‘Kriptografiaren eraldaketa, historian zehar’ hitzaldia izan da Kulturaten.

Historian zehar informazioaren segurtasunean eman diren hartu-emanak jorratu dira. Kriptologia aintzat hartuz, mezuak zifratzeko modu berria sortzen ziren ahala, hauek puskatzeko sistemak ere garatzen joan da gizakia, Kristoren Aurreko 5. mendetik hasita. Gaur egun berdintsu jarraitzen da.

Urko Zurutuza, Mondragon Unibertsitateko Datuen Analisi eta Zibersegurtasun Ikerketa Taldeko koordinatzailea da. Informatikan ingeniaria, eta Mondragon Unibertsitateko Informatikako doktorea da. Doktoretza Zürich IBM Research Lab-eko zibersegurtasun taldearekin egin zuen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen