Gaur – urriaren 6- laurogeita zortzi urte beteko dira Luzio Zeziaga eta Petra Zarraoa arrasatearrak ezkondu zirela. Eta egun hartakoa da ondoko argazkia, garaiko prentsan agertu zena. Ezkontza Arantzazuko santutegian izan zen eta zeremonia Jose Joakin Arin Arrasateko erretoreak zuzendu zuen. Aitaren aldekoa, aitabitxia, Luis Zeziaga izan zen, Luzioren aita; eta amaren aldekoa, amabitxia, Maria Zarraoa, Petraren ama, hain justu.