Zezi Armyk irabazi du 24h Futbito Txapelketa, Zaldibar ikuslez lepo

1
1712

Finalean ‘Zezi’k gol erabakigarria sartu du: kantxako bere taldearen zatitik, jaurtiketa luze batekin, 2 eta 1koa jarri du markagailuan. Talde txapeldunordea Pedro Velez de Guevara 1448 izan da.

16 taldek jokatu dute aurten, eta txapelketa sargoritsuko finalean, arrasatearrak eta oñatiarrak lehiatu dira. Goizaldeko 02:45ean hasi da lehia, baina publikoak harmailak beteak zituen.

Partiduaren hasieran oñatiarrak aurreratu dira markagailuan, baina handik minutu gutxira Iban Gomez arrasatearrak banako gola sartu du.

Aipatu behar da ere Zezi Army taldeko atezainak, Jimmyk egindako geldiketak. Mondrateko atezain titularrak txapelketako Atezain Onenaren saria lortu du, ondo merezita.

Bigarren zatia ere bizkorra izan da, baina Jokin Zeziaga ‘Zezi’k gol bikaina sartu du kantxako bere taldearen zatitik, jaurtiketa luze eta gogor batekin. Ordutik aurrera arrasatearrek jakin izan dute markagailuako errentari eutsi, eta txapelketa irabazi dute. Zorionak Zezi Army! Txapeldunordea Pedro Velez de Guevara 1448 talde oñatiarra izan da.

Txapelketako hirugarrena VP taldea izan da, herri ezberdinetako jokalariz osatua. Kekings taldea laugarren izan da. Izan ere, bien arteko partiduan urdinek 4 eta 2 irabazi dute.

Hain zuzen, talde horretako Ander Martinez ‘Txino’ izan da torneoko ‘pitxitxia’. Aipatzekoa da ere Kirol-legearen Saria Pedro Velez de Guevara 1448 taldearentzat izan dela.

Txapelketako Jokalari Onenaren saria Joseba Larreak irabazi du, hain zuzen, Pedro Velez de Guevara 1448 taldeko laguna.

Kasualitatez, txapelketako lehen partidua eta azken partidua (finala) bi talde berberek jokatu dituzte: Zezi Army eta Pedro Velez de Guevara 1448.

Aipatzekoa da ere antolatzaileek banatu dituzte zenbait komertziok emandako opariak: Sikol, Zarraoa, Beinke, Yamai, Txitxinpe, Lasagabaster, Maitia. Antolaketarekin jarraituz, antolatzaileak lanean buru-belarri ibili dira, eta txapelketa ondo bidean gauzatu da. Zorionak Antolakuntzari eta saritu guztiei!

Iruzkin 1

  1. Zorionak antolaketan ta lagunketan ibili zaien guztixei!
    Lan itzela txapelketak aurrera jarraittu deixen!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen