Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: Artxiboa.
Arrasateko San Juan Jaien baitan ‘Zeuk iñ, zeuk jan’ bazkaria egingo da azoka plazan datorren ekainaren 25ean. Bazkarian parte hartzeko izen ematea ekainaren 18an, larunbatean, itxiko da, 23:59etan, eta 650 laguneko kopurua gainditzen badu Mondragones kalea ere erabili ahal izango da. Izena adinez nagusiak diren pertsonak eman ahalko dute, eta hori udalaren webguneren bitartez egin beharko dute. Bazkaltzeko tokien kokalekua zozkatu egingo da.
Janaria prestatzeko tresneriari dagokionez, bakoitzak berea eraman beharko du, eta derrigorrezkoa izango da ontzi berrerabilgarriak erabiltzea. Mahai tresnak bakoitzak bereak eramango ditu eta berrerabilgarriak izango dira. Udalak behar dutenentzat izango du eskura edalontziak eta platerak, eta baita ere 10-12 bat su txiki; hauek zozketatu egingo dira eskatzen dutenen artean.
Bazkariak ordutegi jakin bat izango du. Hasi 12:00etan egingo da, eta 18:30etarako material guztiak jasota egon behar dira. Ordutegi honen barruan debekatuta egongo da 18 urtez azpiko pertsonek edari alkoholdunak kontsumitzea.




