Bihar, osteguna, Zetak taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Zetak talde berezia da, klasifikatzeko zaila, baina azken bizpahiru urteotan oihartzun handia hartzen dabilena.
Pello Reparaz musikari nafarra da proiektu honen sortzailea eta ardatza, eta popa, rocka, elektronika eta agertoki gaineko eszenaratze oso partikularrak laburbiltzen du bere proposamena. Orain ‘Zeinen ederra izango den’ izeneko bigarren disko luzea aurkezteko bira luze batean murgilduta dago taldea.