Zeta talde arrasatearrak lehenbiziko kontzertua eman du, Gaztetxean

0
1379

Zahara eta Borja formatu akustikoan aritu dira, letra intimista eta protesta ukitukoak eskainiz. Aurrera begira, printzipioz maiatzaren 15ean saio berri bat emango dute Arrasaten bertan.

AGAKOk antolaturik, gaur arratsaldean herriko Zeta taldeak kontzertua eskaini du Gaztetxean. Segurtasun neurriak hartuta, mugaturiko plazak bete dira.

Zaharak ahotsa jarri du eta bere senarrak, Borjak, kitarrari eragin dio. Zahara abesteaz gain pianoa praktikatzen hasi da, eta beste talde bateko partaide ere bada.

Alabaina, covidaren ondorioz, proiektu hori neurri batean geldi dago, era berean, Zahara eta Borja “etxean denbora gehiago ematen dugunez, Zetak proiektua abiatzea erabaki dugu”.

Letrei dagokienez, “gure egoera pertsonaletan oinarritzen dira, adibidez norberaren edota gizartearen arazoak gaitzat hartuta. Protesta ukitua dute eta intimistak dira”.

Aurrera begira, “printzipioz maiatzaren 15ean beste kontzertu bat emango dugu, baita Arrasaten ere. Alabaina, kontzertuak emateko egoera nahiko geldi dago. Espero dugu kontzertu gehiago eskaini ahal izatea”. Zeta taldeak “eskerrak ematen dizkiegu kontzertura etorri diren guztiei”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen