Mondragon Unibertsitateak doako kontzertu bat ospatu du Iturripe eremuan. Zetak, Skakeitan eta Mugi Pandero musika-taldeak aritu dira bertan. Unibertsitateak bere 25. urteurrena ospatzeko ikasturte honetan antolatuko dituen ekitaldietako bat da.
Kontzertua 18:30ean hasi da, Mugi Panderoren emanaldiarekin. Ondoren, Skakeitan aritu da, eta azkenik, Zetak taldeak jardun du ekitaldiari amaiera emateko. Kontzertuan, food-truckak (janari-kamioiak) egon dira Iturripeko eremuan, janaria eta edaria eskaintzeko.