Argazkiak: Zetak, Labana eta Small Jackets.
Kooltur Ekintzak aurrera jarraitzen du bere kontzertuekin eta hiru kontzertu antolatu ditu urtarrilerako. Hilaren 13an Zetak taldea igoko da Gaztetxeko oholtzara. Pello Reparazek sortutako euskarazko musika elektronikoko eta diziplina anitzeko proiektu artistikoko proiektua da Zetak

Hilaren 20an, Labana taldearen txanda izango da. Laukote bizkaitarrak rock doinu fresko eta ilunak eskainiko ditu Arrasaten.
Bukatzeko urtarrilaren 27an Small Jackets italiarrek ‘Just Like This’ diskoa aurkeztuko dute Arrasateko Gaztetxean. Kontzertu guztiak gaueko 22:00etan hasiko dira eta sarrerak 7 eurotan salduko dira.

Nik ez dot uste oso zentzuzkua danik kontzertuak antolatzen ibiltzia Seigarren Olatua gori gori dauen bitartian.
Amaia Antzokiko programazioarekin berdina proposatzen duzu? Eta kiroldegiko barneko jarduerekin? Erantzun, mesedez.
Ta udaletxiak antolatzen dauena?hori beti ondo dago eta positiboak behera egiten dute…