Zerrajeran egingo diren 114 etxeak adjudikatu dira

0
2426
adjudikazioa

Zerrajeran bi etxebizitza bloke gehiago eraikiko dira “2023rako”, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak iragarri duenez.

Bloke batek 63 etxebizitza izango ditu, guztiak erostekoak eta babes ofizialekoak. 2019ko azaroan adjudikatu zituen behin-behinean Eusko Jaurlaritzak, eta Jaurlaritzak esleipenen berri eman du.

63 etxebizitza hauetatik 3 mugikortasun arazo iraunkorrak dituzten pertsonentzat izango dira. 3 etxe hauek 2 logela dituzte eta 89’98 metroko koadroko zabalera dute.

60 etxebizitzetatik 21 etxek 2 logela dituzte, eta azalera ezberdinak dituzte: 58’41 eta 59’68 metro koadro artekoak.

Beste 39 etxeak 3 logela dituzte, eta euren azalera 76’82 eta 89’03 metro koadro artekoak dira. 63 etxebizitzak erosketakoak dira, azalera-eskubidekoak.

Bestalde, beste blokeak 51 etxebizitza izango ditu, guztiak alokairu sozialekoak. Alokabidek kudeatuko ditu, eta 2019ko abenduan adjudikatu dira.

PSEko Oscar Garcia Horrillok baloratu du Etxebizitza Saileko ekimen hau “oso garrantzitsua” dela. Gehitu duenez, etxe hauek eraikitzeak ekarriko du egungo “estankeak” (ospitalearen atzealdean dagoena) suposatzen duen arriskuak saihestea. Ur-putzu handi horrek herritarren kexa ugari eragin ditu.

Garciak azpimarratu du Udal-gobernuaren (EAJ-PNV eta PSE) eta Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren (PSE) arteko “konfiantza giroa”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen