Zerrajerako zati batean TAO marraztu da “bizilagunen bozketan TAOk” irabazita

0
854

Aparkatzeko sistema hori Kulturolatik Etxaluze ingurura arte jarri da, TAO urdina eta bertakoentzako TAO. Ordea, Consumer eta Kulturola arteko espaloi ondoan ez da TAO jarri, oraingoz behintzat.

Martxoko prentsaurreko batean Udal-gobernuak azaldu zuenez, inguru honetako bizilagunek bozketa bat egin zuten.

“Emaitza TAOaren aldekoa izan zen – adierazi zuen alkateak – eta erabakia Udalera bideratu zuten”.

Udalak gehitu zuenez, “eurekin ere hitz egin dugu. Gutxi gorabehera aparkalekuen erdia egoiliarrentzat izango da eta beste erdia TAO urdina”.

Ildo honetan, aurtengo uztaileko Osoko Bilkurak onartu egin zuen TAO sisteman hainbat aldaketa egitea.

Zerrajerako beste zati batean ez da TAOrik jarri, oraingoz behintzat. Zati hori Consumer eta Kulturolaren artekoa da, bi leku horien ondoan aparkatzeko-lerroan.

Errepidearen beste aldean, hau da, mendialdearen ondoan, ordea, TAO urdina jarri da, eta aparkatzeak ordaintzeko TAO makina bat jarri da supermerkatuaren ondoan.

Zerrajerako beste zati batean (Consumerraren eta Etxaluze inguruaren artekoan) bertakoentzako TAO jarri da. Horregatik aparkaleku horietan “B” letra (bertakoentzat) eta “R” letra (‘residentes’) ageri dira.

Erlazionatutako albistea:

Udala: “Auzo gehiagok TAO izango dute, gremioek txartel berezia, elbarrituek doakoa,…”

2022ko martxoaren 9an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen