Zerrajera kalean, etxe berrien ondoko aparkalekuak “TAO eremutik kanpo” daude

0
665

Zerrajera kaleko errepide zati hau eta bere aparkatzeko plazak ezin dira erabili oraingoz, etxe berriak eraikitzeko obren ondorioz. Obrak azken fasean daude, eta Mondraberrik Udalari galdetu dio ea aparkaleku hauetan TAO jarriko duen edo ez. Udalak erantzun du, TAO ordenantzaren arabera, aparkaleku berri hauek “TAO eremutik kanpo” daudela. Hortaz ondoriozta daiteke, aparkalekuak erabilgai jartzean, ez dela bertan TAOrik ordaindu beharko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen