Zergatik ez? Erdiguneko gaztetxoko baterako aukera pare bat [Testua: Ramon Ugalde]

9
1625

Pablo Uranga kaleko gaztetxokoa ixteak zeresan ugari eman du gure herrian. Bere garaian kale horretan kokatzea erabaki zutenek bizilagunen kexei emandako arrazoia izan zen “erabakia hartuta dago”. Eta orain ordea bizilagun batzuen firmak nahikoak izan dira kale horretako gaztetxokoa ixteko. Dirudienez Txatxilipurdikoak azkeneko une arte ibili zien udal gobernuko erantzuleekin hitz egin guran. Gauzak horrela izen ziren?

Egia esan ez du garrantzirik. Azken batean Arrasateko udal horrek hartutako beste erabaki urbanistiko txar bat gehiago da. Eta bufff!! ez dakit zenbat izan diren … baina orain gaztetxokorako leku egoki bat topatzea dagokie / dagokigu.

Arrasaten sekulako baliabideak dauzkagu udal horrek aprobetxatu ez dituenak edo zuzenean hondatu dituenak. Baina garaiz daude /gaude gure herriko neska mutilei gazte txoko duin bat emateko eta horretarako Art déco bi eraikin paregabeak dauzkagu erdigunean bertan. Biak gainera, nire iritzian noski, Elmako burgesen “joie de vivre” transmititzen dutenak: Velez de Mendizabaldarren txaleta eta Elmako Bulegoen eraikina.

Ertzaintzaren komisaria (Velez de Mendizabaldarren txaleta)

Uste dut eraikin hori oso gutxi erabiltzen dela, sekulako baliabide urbanistikoa da gaizki edo oso gutxi aprobetxatzen dena. Badirudi Arrasateko gora behera polizialak Bergarako polizia-etxetik kudeatzen direla eta eraikin horren erabilera oso urria da.

Zeintzuk dira eraikin honen abantailak gaztetxoko moduan erabiltzeko? Kokapena, espazio ireki eta babestu bat ( umeak hobeto zainduta egon daitezen) etxe barruak sekulako aukerak eskaintzen ditu: ganbara bera ere leku liluragarri bat ematen du. Patioan mota guztietako jolasak egin daitezke: hanka-koskoka, soka saltoan, goman … gorde gordeka … elbarrituendako prestatu duten bideak (rampa) ere sekulako aukera ematen du jolasean ibiltzeko. Eta zer esan neskatila mutikoen uluek sor ditzaketen ezinegonaz? Ba espazio ireki horretan zaratak Pablo Urangan baino hobeto galduko direla airean…

Elmako eraikineko ganbara

Udal gobernuaren helburua da Elmako eraikinean INEM kokatzea, baina ez dut uste erakunde horrek eraikin osoa behar duenik eta segurutik ganbara ez da izango INEMerentzat. Ganbara hau oso egokia da neska mutilendako espazio ludiko bat prestatzeko. Elmako dorrea ere ganbararen partea da, eta horrek inoizko aukerak ematen dizkio espazio horri. Zorua hormigoizkoa da eta umeen saltoak eta zakarkeriak ondo jasango lituzke. Altuera ere egokia da, umeak ez dira “itota” sentituko.

Eraikin bi hauetan dauzkagu mondragoetarrok zerbaitetan “aitzindari” izateko aukera. Europako zein ziudadetan izango lukete neska mutilendako horrelako leku aproposagorik.

Gehiago ez dugu esango: horrelako erabaki bat hartzeko indarrik ez daukagu. Argazkiak hor dauzkazue, eskasak dira baina imajinazio apur batekin sumatu daitezke bi espazio hauen posibilitateak … Arrasate hobetzeko beste aukera bat ez dezagun galdu.

9 IRUZKIN

    • Ez dakit soka salto edo saltosokan ibiliko diren, baina behintzat beste giro bat emuten dio gaiari, egoeraren aurrien konponbidea bilatzekoa, eta hori da hain zuzen ere herriak behar duena, eztabaida sustatu.
      Niretzako ertzainen komisaldegian leku aproposak litzateke.

  1. Beti pentsatu dut ertzaintzaren eraikina hobeto izango zela gure nagusiendako eguneko zentroa izateko, badauka tokia bai barruan bai kanpuan egoteko. Ez dakit joaten zareten baina etxaluze herriaren punta baten dago eta gainera gaur egun beteta egoten da, ez da tokirik egoten. Gero eta nagusi gehio daude eta elkartzeko toki gutxi. Nire botua ertzaintzaren etxea nagusiendako. Hasi beharko da nagusigune kanpaña egiten.

  2. Elmako eraikina Lanbirentzat bakarrik erabiltzea gehieginiruditzen zait, espazio den hori ondo aprobetxatu leike. Elmakoa proposamen interesantia da.

  3. Ez da hain zaila.Herrian hainbat lokal daude salgai ala errentan emateko.Toki egokiena zein izan daitekeen aztertu ta halako lokal bat egokituko nuke nik gazteentzat.Horretarako udalak jarrera aldatu beharko luke,ta gazteen alde behingoz zerbait itxurosoa egin.
    Ramonen proposatutakoaren gainean,Elmakoa ez da proposamena txarra,baina Ertzainetxearena nere iritziz bai.Bergaran ematen duten arren beraien zerbitzu gehiena,neu behintzat seguruago sentitzen naiz herrian ertzain komisaria bat izanda,udaltzainez gain,bestela esaten den moduan “ciudad sin ley”izateko itxura guztiak…

  4. Eta oraingo neska mutilek hainbeste gazte txoko ta txatxilipurdi ta arduradun behar dituzte? Gure demboran ez zegoen alakorik et ondo ederto pasatzen genduen baloi moduko bateaz, ta pelotan, bokadillo bat hartu ta mendira kuadrillan edo kanikeka eta beste zembat gauzakin lagun talde ederrak. Oraingo gazteak uste dute euren aiton-amonak baino haurreratuagoak dazela,baina ikusten da euren umetasunean askoz gehiago irauten dutela eta azkenean ezdute balio lau ostikada baloi bati emateko.

  5. Eskailerak polit-politak daude bertan umeak esertzeko eta Fornite eta beste joku elketrokikoetara jolasteko. En fin..

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen