Zerendepya hirukoteak kontzertua emango du Aterpe tabernan

0
598

Talde arrasatear-aretxabaletarrak hard-rocka eskainiko du Ferixalekuko kafetegi-tabernan ostiral honetan, urtarrilak 24.

Irudia: Zerendepya.

Iban Peñakoba, Mati Garcia eta Txus Gutierrezek, bertsioak eskaintzeaz gain, iragarri egin dute ‘One second’ abesti berria aurkeztuko dutela.

Orain arte hainbat zuzeneko eman dituzte, tartean Arrasate Blues jaialdian, eta Aterpekoari dagokionez, gaueko 23:00etan hasiko da.

Erlazionatutako albistea:
Arrasate-Aretxabaletako Zerendepya taldeak Ziorlan eman du kontzertua
2024ko uztailaren 19an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen