Udala Zalduspeko geltokiaren proiektua aste honetan idazten hasi da

2
1208

Udaleko Zerbitzu Teknikoek lineako autobusentzako geltokiaren proiektuaren idazketa aste honetan hasi dute. Geltoki hori “apirilean” jarriko dute martxan, industrialdeko pabilioi zaharren inguruan, ospitale zaharraren ondoan.

Hori dela eta, Udalak azpimarratu du “oraindik goiz” dela zehazteko Zalduspen zenbat dartsena edo zer instalaziorekin hornituko den. Garibaikoa ordezkatuko duen geltoki hau martxan egongo da “Ecoboulevardeko obrek irauten duten bitartean”.

Halaber, “oraindik ere ez da aztertu” gaur egun Zalduspeko aparkamenduan dauden zuhaitzak bota edo ez.

Udalak zehaztu duenez, Zalduspeko geltokia “hurrengo 16 hilabeteetan egongo da martxan”, eta “ez du aparkaleku plazarik kenduko”.

Izan ere, hasiera batean asmoa “Garibaira itzultzea bada ere, udal gobernuak oraindik ez du erabakirik hartu”. Beraz Udal gobernuak beste faktore batzuk aztertuko lituzke, hala nola “herritarren iritzia” eta Ecoboulevard amaitu osteko Garibairen egoera.

Badirudi Udalak hiru aukera aztertzen diharduela, etorkizuneko behin-betiko autobusen geltokiaren kokalekuaren inguruan: Jose Maria Arizmendiarrieta plaza edo “Laubide plaza lurrazpia baliatuz, Zalduspe eta Arruena”. Balizko geltoki hori “2 edo 4 urtera begira” planteatzen da.

2 IRUZKIN

  1. Zalduspe edo Arruena? Udaleko arduradunek ez dakite arazo hau nola kudeatu. Garai batean Zalduspen bata zuridunen poligono bat jarri behar zuten, baita merkataritza gune bat ospitaleko bisitarientzako, lora dendak, opari dendak eta holakoekin, eta Arruenan geltoki intermodala tranbia batekin eta abar…
    Pitokeria hauek serioski planteatzen dituzte? Edo broma bat da ?

  2. Salduspe ez dago egunero ehunka bidaiari hartzeko moduan, obra nahiko handia eduki beharko luke hilabete luzez autobus geltoki itxura edukitzeko. Eta izatez probisionala da, edo asmoa da koiuntura aprobetxatuz bus geltoki bat hor “kolatzea”?. Aproba moduan ondo irten daiteke, baina udaletxe batek ezin du horrela funtzionatu.
    Uste dut gauzak alderantziz egiten ari garela, lehendabizi proiektua gauzatu, jendeari erakutsi eta gero erabakiak hartzen dira. Kasu honetan notizia eman, gero proiektua diseinatu eta azkenik jendearen iritziari itxoiten zaio. Eta jendearen erreakzioaren arabera ezin dira erabakiak hartu.
    Ekobulebarrari buruz asko irakurri dugu, baina egun batean gauza bat esaten zaigu eta hurrengoan beste bat. Salduspekoa inprobisazioa da eta Ekobulebarrarekin batera jakin bagenekien obrak egin bitartean bus geltoki bat edo beharko zela. Herritarrari hainbeste albiste bidali eta ezer esatea gauzak izkutatzen ibiltzea da. Uste dut bizilagunok ez dugula zertan horrela tratatuak izan behar.
    Ez zait gustatzen ikusten ari naizen desorden eta noraez hau.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen