Testua: Lanbide.
Zerbitzaria:
Ezinbesteko baldintzak: euskara eta ahal dela eskualdean bizitzea. Baloratu beharreko baldintzak: zerbitzari gisa izandako esperientzia. Lanaldi mota eta ordutegia: 10: 00etatik 16: 00etara, astelehenetik igandera, atseden-egun batekin. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021011597.
Software ingeniaria:
Sistema txertatuen elektronikarekin zerikusia duten proiektuen diseinua eta garapena. Beharrezkoak dira: Elektronikan Ingeniaritza / Informatika Ingeniaritza / Telekomunikazio Ingeniaritza / Sistema Txertatuetan Masterra / Master edo Ingeniaritza baliokideak.
Baloratuko dira: kontrastatutako lan-esperientzia aurrez aipatutako funtzioetan (>3/5 urte). Gehigarri bezala, baloratzen da ezagutza/esperientzia izatea: FPGA gaineko logika programagarria. Erabiltzaile interfazen garapena QT bidez. DSP eta mikrokontroladoreentzako Softwarearen diseinua eta garapena. Proiektuen kudeaketa. Lan-eskaintza honen kodea Infojobsen: 503762.
Kudeatzaile komertziala:
Finantza eta aseguru produktu eta zerbitzuak sustatzeko eta saltzeko, bezeroak erakarriz eta aholkatuz, bi aldeentzako onuragarriak izango diren komertzio-harreman egonkorrak lortzeko asmoz. Bulegoko lantaldeko beste kideekin kolaboratzea eta koordinatzea, bulegoaren helburu orokorrak lortzen laguntzeko.
Beharrezkoak dira: Diplomatura/Lizentziatura/Gradua Ekonomian, ADEn, Zuzenbidean edo antzeko titulazioetan. Taldean lan egiteko ahalmena, bezeroarei eta emaitzei zuzenduta lan egiteko ahalmena, dinamismo komertziala. Produktu finantzieroetan eta aseguruetan ezagutza izatea. Erreminta ofimatikoak menderatzea (Excel, Word…). Euskara B2. Lan-eskaintza honen kodea Infojobsen: 503859.