Maitena Monroy autodefentsa feministan adituak jarraibideak azaltzen ditu, biolentzia matxistatik askatzea posible delako.
Hainbat emakume tratu txarrak sufritzen ariko dira bereziki egun hauetan, etxeko konfinamenduan. Horren aurka, Maitena Monroy adituak azaltzen ditu zein diren biolentzia matxistaren zantzu batzuk:
- Zure bikotearen beldur bazara, edo bera haserretzeak beldurtzen bazaitu
- Zure buruaz mesfidati egotea eragiten badizu
- Zure konfiantza edota afektua duten taldeetatik zu bakartzen saiatzen bada
- Zu zure gorputzarekin txarto sentiarazten bazaitu
- Bere emozioen eta osasun egoeraren arduradun egiten bazaitu
- Isiltasuna zu zigortzeko erabiltzen badu
Horren aurrean, Maitena Monroyk emakumeari aholkatzen dio “irudikatu egoerarik txarrena, horrela jakin dezazun zer egingo zenuke holako egoera batean”.
Gainera “zure buruarengan izan konfiantza, baita zure kriterioarengan ere”, eta ondorengo jarraibideak jarraitu:
- Izan beti telefono mugikorra aldean
- Aurreikusi etxetik nola alde egin
- Arriskuan zaudela uste baduzu, laguntza eskatu
- Ez azaldu aurreikusi duzun plana zure erasotzaileari
- Autodefentsa teknikarik ezagutzen ez baduzu, babestu toki seguru batean
- Ezin bazara etxetik irten, babestu zu (eta seme-alabak) leku seguru batean, oihukatu “sua! sua!” eta itxaron larrialdi-zerbitzuak bertaratu arte