“Zer deritzozu Covid ziurtagiria exijitzeari? Eta haurren txertatzeari?”

4
2053

Arauen arabera, atzotik indarrean dago tabernetara, ospitaletara, adineko egoitzetara,… sartzeko Covid ziurtagiria erakusteko beharra. Halaber, Arrasaten haurren txertaketa larunbatean hastekoa da. Zer deritzote arrasatearrek neurri horiei?

Gorka Kintana:

“Alde batetik, ondo iruditzen zait, pertsonak gaixo ez daitezen, jende asko dagoen toki itxietan kontrola izatea. Izan ere, leku horietan txertatu gabekoak egon daitezke, txertatu garenokin batera”.

“Hala ere, beste alde batetik, ziurtagiri hori derrigorrezkoa izatea leku askotara sartzeko ez dut oso gustuko. Izan ere, nolabait derrigortzen ari dira ziurtagiri hori edukitzera”.

“Txertoa jaso nahi ez duenak horretarako aske da baina, joera honek jarraituz gero, pertsona horrek ezingo du gauza asko egin”.

“Bestalde, kontuan hartu behar da ere txertatuta dagoen pertsonaren (adibidez pertsona nagusiekin bizi dena edo lan egiten duena) ikuspuntua. Bera kutsatua bada, bere inguruko pertsona nagusiak, haurrak,… kutsatzeko arriskua dauka”.

“Beraz, bi aldeak balantza batean jarri behar dira, non dago muga? Zaila da galdera horri erantzutea”.

“Haurren txertaketari dagokionez, ni gai honetan ez naiz txertaketaren hain aldekoa. Ez dakit umeen kasuan hain beharrezkoa den”.

“Nik haurrak dauzkat eta pandemia hasi zenean ikusi zen umeen arteko kutsatzeak ez zirela hain ugariak. Areago, eurek adineko pertsonak ez zituzten hainbeste kutsatzen”.

“Nik orduan ez nuen haurrak txertatzea hain beharrezko ikusten, baina orain gurasooi esaten hasi zaizkigu haurrak txertatu behar direla, eta ez dakit kasualitatea den edo ez, baina orain ere neskatila-mutiko ugari etxean konfinatuta daude”.

“Gure ikastetxeko ikasle ugari konfinatuta daude, ez dakit kasualitatea den. Nik ikusi dudanean oinarrituta, haurrak txertatzea ez da ezinbestekoa, oraingoz behintzat, nahiz eta zientzialaria ez naizen”.

“Nire iritziz, helduok txertatzeak onura gehiago ditu kalteak baino, baina umeen kasuan ez dut hain beharrezko ikusten. Egun, Covid-aren txertoaz aparte, haurrek bestelako txertoak jaso ohi dituzte, eta ez dugu zalantzan jartzen txerto horiek nondik datozen, zein enpresak ekoitzi dituen,…”.

Oskar Garcia:

“Ondo deritzot, epidemiari aurre egin behar diogu eta gainditu behar dugu. Nik ezagutzen ditut txertatu barik toki itxi askotara joaten diren pertsonak, kutsatzeak geldiarazteko txertoa beharrezkoa da”.

“Ni gaur Iturriotzeko Izozkitegira joan naiz eta bertan Covid ziurtagiria eskatu didate. Baita beste bezero guztiei ere”.

“Haurren txertatzeari ere oso ondo deritzot, nik 8 urteko alaba bat daukat eta txertatzearen alde nago”.

Nieves Altuna:

“Ados nago Covid ziurtagiriarekin, izan ere, Covid-aren arazoa ez da indibiduala, eta beraz denok batera egin behar diogu aurre. Ez da norberaren aukera bat”.

“Nire iritziz solidaritatea oso garrantzitsua da, izan ere, Covid-aren aurrean pertsona ugari zaurgarriak dira, eta beste pertsonok horrekiko arduraz jardun behar dugu”.

“Horrenbestez, tabernetan eta beste toki itxietan babestuta egotea oso garrantzitsua deritzot, eta beraz ziurtagiriaren alde nago”.

“Haurren txertatzeari dagokionez, ez daukat iritzi garatu bat, haur txikirik ez daukadalako. Baina nire joera da adituei entzutea eta euren aholkuak jarraitzea. Eurek lortu dituzte Osasuneko aurrerakuntzak historian zehar, eta nik horretan konfiantza jartzen dut”.

“Beraz, niri adituek neurri batzuk hartzeko eskatzen badidate, eta ziurtatzen badidate txertoak babestuko nauela eta ez didala bigarren mailako efekturik eragingo, nik euren aholkuak jarraitzen ditut. Eurek horretaz nik baino gehiago dakite, nik bestelako informazio orokorrago batzuk ditut eta adituengan konfiantza daukat”.

“Covid hau oso berria da, denbora laburrean informazio zabala daukagu, eta bi urte hauetan Covid-aren atzetik gabiltza. Ez diogu aurrea hartu, eta ez dugu denbora nahikorik izan beste txertoekin konparatuta”.

“Egoera oso anormala da, eta hartu diren neurriak ere ez ditugu aurrez ezagutu, konfinamendu soziala esaterako. Covid-aren atzetik gabiltza”.

“Nik esango nuke ohitura bat galdu egin dugula: denon arteko kontzientzia soziala. Bizimodu indibidualista batean gabiltza, baina arazo hau orokorra da, eta beraz nik eskatuko nuke pertsonak ez dezala bakarrik bere buruarengan pentsatu, eta zientziarekiko konfiantza handiagoa izan dezala”.

4 IRUZKIN

  1. Inork ez du bere buruarekin pentsatzen eta telebistari uzten diote lan hori egiten eurengatik.
    Ziurtagiri horrek hondamendia ekarriko du.

  2. 3iritziak errespetagarriak,hemen nere iritzia.
    Nik dosi biak hartuak ditut ata 3garrena badator segurutik baita hartuko dut,baina covid ziurtagiri hau astakeria hutsa dela uste dut,giza eskubideen urraketa garbia,inposizio bat,beraien aurkakoak erabat baztertzea.Gainera inkoherentziak nonahi.
    Baina gehien harritzen nauena,EH Bilduren jarrera,bere ixiluneak.PNV ta lehendakariari botazten diote denek errua baina bere oposizioa ixilik badago ziurtagiri onen konplizeak dira.Zenbatetan entzun diegu EH Bildukoei giza eskubideen alde hizketan edota “en mi cuerpo mando yo”(zuk behartu behar nauzu orain nere gorputzean zer sartu edo zer egin?)eta orain beraien estrategia ixilik mantentzea PNV ri bozketan ahalik eta gehien hurbiltzeko.Jakin dezatela nere botoa galdu dutela.

  3. Debate falta izugarria honen inguruan. txertatuen artean berdin berdin gaixotzen jarrituko gara, gertuko etorkizun batean, ezingo dugu ezta dirurik atera baketxetik 25. dosia ez badugu jaso. hori da datorkiguna

  4. Agian diagnostiko frogaren eraginkortasunari begiratu beharko genioke …
    birus selektiboa, bakarrik jaietan

    SANITARIO, mediku eta erizain GUZTIEI:

    ” Aginduak bakarrik jarraitzen nituen ” EZ da defentsa juridiko bat

    GERRA KRIMENEN ERANTZUKIZUN EPAIKAERA JOAN ZAITEZKE
    ZURE BETEBEHARRA DA GAIXOARI INFORMATZEA
    1. TXERTOA ESPERIMENTALA DA:
    saiakuntza batean parte hartzen duzun paziente gisa.

    2. EZ DU IMMUNITATEAREN BERMEA ESKAINTZEN 3. ERE GAIXOTASUNA KONTRATU ETA ZABALDU DEZAKEZU (inor ez dadin gure gobernuaren nahitaezko neurrietatik salbuetsiko)

    3. TXERTOEN EDO HERIOTZAK KALTEAK
    Medikuek eta zientzialariek ez dakite epe luzera ekarriko duten kaltea. Azterketak egin ez direnez, zalantza izanez gero, kontsultatu UNESCOREN BIOETIKA ETA GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO ADIERAZPEN UNIBERTSALA

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen