Abesbatzako kidea atzo hil zen, eta Goikobaluko lagunek konfinamenduaren ondorioz Iñaki omentzeko elkartu ezin izan diren arren, bere aldeko bertso, hitz eta kantua eskaini dizkiote:
ANTZUOLAN TXISTULARI
TA ARRASATEN KANTARI,
BAZTERRAK POZTEN IBILI
OHI ZINEN ALAI, JOSTARI.
BIZITZAK ATAKA ESTUAN
JARRI ZIZUN ERRONKARI,
AUSART AURRE EGIN ZENION
GAIXOTASUN ZITALARI.
MALKO BUSTIAK DITUGU
MASAILEAN IRRISTARI,
UMEZURTZ SENTITZEN GARA
KANTUKIDEAK NABARI.
MUXU ETA BESARKADAK
NEKANE TA SENDIARI,
GUREGAN ZEUNDEN TA ZAUDE
BETIRAKO ABESLARI.
Ez da erreza bizitzen ari garen une berezi hauetan lagun bati gero arte esatea.
Ez litzake erreza izango une berezi hauetatik at egongo bagina ere.
Antzuolan txistulari hasi zinen, Arrasaten kantari eta edonon inguruak piztu eta pozteko dohaina bazenuen.
Bizitzak ataka larrian jarri zintuen eta eriari aurre egin zenion ausart eta adorez azken liparrera
arte.
Orain malko lodiak utzi dizkiguzu masailetan irristari eta umezurtz kantukide sentituak.
Muxu beroa eta besarkada estua Nekane maiteari eta familiari.
Orain arte ere gure bihotzetan egon zaren bezela aurrerantzean ere jarraituko duzu betiko.