Zenbait soziedadetan Maritxurako erreserba gutxi daude, Txalaparta itxita egongo da

0
1824
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ferixalekuko soziedadeak erabaki du badaezpada ostiralean itxita egotea. Beste elkarte batzutan, neurriak hartuz, mahai gutxi erreserbatu dira orain arte (asteazken eguerdira arte): Ziar-Olan 0 mahai bazkaltzeko eta afaltzeko, Udalpen 0 bazkaltzeko, Montxonen 3 eta Irantxuben 2.

Argazkia: MB Artxibokoa.

Etzi urriko lehen eguakotxa izango da baina ez da Maritxu Kajoiko ohiko ospakizunik izango. Horren isla Arrasateko elkarte gastronomikoak dira.

Santa Teresako Bide-Gain zabalik egongo da baina gehienez 30 pertsona egon ahalko dira, eta Juntatik adierazi dute adi egongo direla arauak bete daitezen.

Santa Marinako Egipe obretan dago, araudira egokitzeko lanetan, besteak beste lokala insonorizatzeko, eta beraz ostiralean itxita egongo da.

Altamirako Herri-gain ere obretan dago, hau ere legedira egokitzeko, eta Gabonak ingurura arte obretan izango da. Beraz, bariku honetan itxita izango da.

Iturriotzeko Kasino elkartea zabalik egongo da, bazkari batzuk hartuko ditu, eta arratsaldeko 20:00etan itxiko da.

Erdiko Kaleko Leintzeko 7 mahaietatik bazkarirako 3 erreserbatu dira momentuz, eta ondorioz 4 hutsik egotekoak dira. Afalordurako 4 erreserbatu dira eta 3 hutsik daude.

SUDCetik azaldu dute Garagartzako Leze-Txikiko bazkideek bozkaketa egin dutela eta erabaki dute egun horretan zabalik izatea, segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartuta.

San Andresko Irantxube ere neurriak hartuta zabalik egongo da. Hala ere, oraingoz behintzat (asteazken eguerdian) erabilgai dauden 8 mahaietatik 2 soilik erreserbatu dira.

Pablo Urangako Montxonen egoera antzekoa da: gaur eguerdira arte 12 mahaietatik 3 mahai erreserbatu dira, neurriak hartu direlarik.

Ferixalekuko Txalapartak badaezpada erabaki du Maritxu Kajoin ateak ixtea, horrela segurtasun- eta garbitasun-neurriak erabat beteta.

Iturriotzeko Udalpe zabalik egongo da baina bazkaltzeko ez dago erreserbarik, eta afaltzeko momentuz 6 lagunek soilik eman dute izena.

Musakolako Ziar-ola ere irekita egongo den arren ez dago erreserbarik eginda oraingoz, ez bazkaltzeko ezta afaltzeko ere.

Egungo araudiak markatzen du elkarte gastronomikoetan gauerdiko 24:00etatik aurrera ezin direla alkoholdun edaririk zerbitzatu, eta 01:00etatik aurrera ezin dela inor lokalean egon.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen