Zenbait pazienteren eskaria Zuzendaritzari: “Langileen eskaerei kasu egin, Aita Menniko egoera hobetzeko”

0
597

Ospitaleko Psikiatria Legaleko Unitateko zenbait erabiltzailek “grebari gure babesa adierazten diogu”, nahiz eta greba egunetan “jarduerarik, bisitarik eta deirik ez dauzkagun”.

Aita Menniko langileek greba egun gehiago egin dituzte aste honetan, eta dagoeneko 18 daramatzate.

Testuinguru honetan, Arrasateko Ospitale honetako Psikiatria Legaleko Unitatearen zenbait erabiltzailek euren ikuspuntua publiko egin nahi izan dute.

Horretarako, euren ikuspuntua Komiteari azaldu diote gutun bidez, Komiteak ezagutzera eman dezan, eta honek hala egin du.

Idatzia “Aita Menni Ospitaleko gerenteari” zuzenduta dago, “kezkatzen gaituzten gai batzuez informatzeko”.

UPLeko paziente hauek “gure babesa adierazten diegu grebari eta ekintzei, printzipioz kaltetzen gaituztenak, egun horietan ezin baitugu jarduerarik egin”.

Gaineratu dutenez, greba egunetan “ez dugu bisitarik ezta deirik ere”, eta “erizainen arreta gutxienekotan dago, ondorioz, batzuetan denbora luzea itxaron behar dugu, behar ditugunak jasotzeko”.

Ospitaleko erabiltzaile hauek eskatu dute Aita Menniko “egoera hobetu dadila, pazienteok arreta hobea jaso dezagun”.

Era berean, Zuzendaritzari eskatu diote “langileen eskaerei kasu egiteko”, langileen eskaerak “gutxieneko esfortzu bat suposatzen dutelarik”.

“Horregatik, zentroko langileen eskaerak gure egiten ditugu eta babesten ditugu. Adeitasunez, UPLko pazienteak”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen