Argazkiak: Piter Encinas.
Gaur zuhaitz eguna ospatu denez, zenbait herritar Etxezarretan ibili dira arbolak landatzen. Guztira 100 bat pertsona inguru bildu dira eta Zigarrolako S. Isidro elizatik abiatu dira Etxezarretara oinez hurbiltzeko helburuarekin.
Etxezarreta parkean egin da aurten ere ekitaldia: 1,1 hektareatan 900 haritz inguru landatzekoak ziren, eta nahasian, beste 100 hostozabal, hala nola, urkiak, lizarrak, astigarrak eta sagarminak… Covidak eragindako pandemia medio, parte-hartzea mugatua izan da aurten, eta beraz, talde bakarra aritu da.
Hemen ez luke ingurumen lana bukatu beharko
Klaro, gero aste santua, uda, eta edozein jai izanda denok egazkina, Kotxea edota edozeinbeste ibilgailua oporretan joateko. Pozierto, argazkiako primera gelditzen da.
Aldecocea lasaitu, asteburua dala
Lasai nago. Errealitatea ez da aldatuko asteburua izanda.
Honek bere energia guztixa Udaletxian bere lana ondo itxen gastetan bazauen Mondraberrin troll lanak itxen egon biharrian…
Landatzen bai eta zaintzen urtean zehar??? Joan zan urtean ladatutakoak nola daude?
Herritarra; baina zuri ez dizute opirrik ematen, ala? Obsesionatuta zaude bezteen oporrekin,
“Gure” Aldecocea bazara, galdera bat, eta eskaera bat, zergatik ez duzu ingurumen mahaia berpiztu?
Batzuk prest gaude ekarpenak egiteko eta herria hobetzeko