Lurjausi baten ostean, bizilagunek ezingo dute gaua etxean igaro

3
4812

Ezbeharra atzo izan zen San Andres kalean, San Josepe azpian, arratsaldeko 18:45ak aldera. Bertako familia bat 1966tik salatzen aritu da errekaren higadurak eragin zezakeen arriskua.

Bideoa eta argazki batzuk: Herritar bat.

Atzo arratsaldeko 18:45ak inguruan San Josepe azpian dagoen San Andres kalearen ondoko lur ugari jausi egin zen, Deba errekara.

Zorionez ez zen zauriturik izan, baina ondoko etxean bizi diren hiru familia unitateak etxebizitzetatik irten behar izan ziren eta gaua etxetik kanpo eman behar izan dute. Ondoko ortu batzuek ere kalteak jasan dituzte.

Udaltzaingoak San Andres kaleko zati hori itxi egin behar izan dute. Suhiltzaileak bertan dira eta teknikari batzuk ere bertaratu dira, besteak beste, Ura Agentzia.

60etako hamarkadan, San Andres auzoa egin ahal izateko, Deba errekaren ibilbidea desbideratu zen. 1964-65 aldera erreka lurjausia gertatu den tokira desbideratu zen.

Bertako familia batek “1966an egoera salatzen hasi zen, eta horren ardura zuen Confederación Hidrográfica del Nortek ez zuen ezer egin. Udalak ez du lagundu ere egin”.

“Jakin berri dugu administrazioari zegokiola bertan eustorma bat eraikitzea, baina ez zuen egin. Handik 10 urte ingurura familiaren ekimenez, errekaren higaduraren eragina txikitze aldera, eustorma bat egin zen”.

“Gainera, duela urte batzuk harri-lubeta edo eskoilera bat egin zen erreka inguruan, eta horrek uraren abiadura handitu zuen, lurraren higaduran sakonduz”.

Aurrera begira “familiak ezingo gara gaur etxera itzuli, eta eraikina momentuz prezintatuko dute. Administrazioak hotelean gaurko gaua igarotzea proposatu digu”.

“Arkitektoa bertaratzekoa da, eta beharrezkoa da eraikinaren egoera behar bezala aztertzea”. Animo bertako lagunei!

Albistea osatzen gabiltza

3 IRUZKIN

  1. Administrazio publikoaren inkonpetentzia berri bat… Zenbatgarrena jada?
    Eta arduradunek zer diote? Zer egingo dute?
    Udalak auzokideak lagunduko ditu?
    Itxurakerian aritu beharrean, auzokideen benetako arazoetaz arduratuko balira…

  2. Auzoak konpondu beharko lituzkete eta ekoboulerbarda bezalako tontakeriak alde batera utzi, herriaren erdigunea nahiko berri dagoelako

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen