Zenbait ezkontza egin dira gaur udaletxean COVID-19ari aurre eginez

0
3747

Udaletxeak hartu ditu lau ekitaldi bereziak, segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartuta. Hiru bikote Maria Ubarretxena alkateak ezkondu ditu eta bikote bat Kepa Urteaga zinegotziak.

Koronabirusaren ondorioz udaberrian ospatzekoak ziren zenbait ezkontza atzeratu behar izan ziren. Hala ere, COVID-19ak ezin izan du eragotzi gaur zenbait ezkontza zibil egitea udaletxean. Bikoteak ezkontzen Maria Ubarretxena alkatea eta Kepa Urteaga zinegotzia aritu dira.

Alkatetzatik adierazi dutenez “4 ezkontza egon dira, osasun protokoloak bete dira eta jendearen jarrera oso egokia izan da osasun irizpideak betetzen”.

Nerea Zabala eta Jon Barriocanal ezkondu egin dira, baita Susana Jurado eta Emete Dominguez ere, beste lagun batzuen artean. Gora ezkonberri guztiak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen