Zenbait elkarte gastronomikok berritze-lanak egin dituzte

2
1841

Covid-aren ondoriozko itxiera baliatuz, Herri-gain, Egipe edota Meatz Erreka elkarteek zenbait lan egin dituzte edota egiten dabiltza.

Arrasateko lokal hauek denbora luzea daramate bazkaririk, afaririk,… hartu gabe pandemiaren ondorioz. Hala ere, zenbaitek itxiera baliatu ahal izan dute hobekuntzak egiteko.

Herri-gain:

Altamirako elkarteak argiteria berriztu du, margoketa lanak egin ditu, irisgarritasunean hobetu du (jangelaren eta egongelaren arteko eskailera kenduz), baita aireztapena ere.

Gainera, larrialdietarako atea jarri du, sukaldeko aireztapena hobetu du, eta ate-harrera nagusi dotoretu du.

Elkarte honek 150 bazkide inguru ditu, eta Vanessa Gonzalez ordezkariak azaldu bezala, obrek 3 hilabete inguruko iraupena izan dute.

Era berean, Eneko Giradok elkarte berritua erakutsi digu, hain zuzen, lehengo sozietate gastronomikoen xarma eta modernitatea uztartzen dituen elkartea.

Egipe:

Santa Marinako elkarteak berritze-lanetan jarraitzen du, eta aste honetan esaterako, altzariak berriro lokalera eramaten ibili dira bertako lagun talde batek.

Lokala intsonorizatu dute eta berrikuntza zabala egin du. Izan ere, sozietateak 40 urte ditu, Asier Azurmendi lehendakariak azaldu bezala. Berritze-lanei uztail inguruan ekin zieten.

Elkarte gastronomiko honek egun 60 bazkide inguru ditu, eta 75 plaza eskaini ditzakeenez, bazkide izateko 15 plaza eskaintzen ditu.

Meatz Erreka:

Meatzerrekako elkarteak margoketa-lanak egin ditu, eta aurrera begira irisgarritasuna hobetzeko obra batzuk egitea aurreikusten du.

2 IRUZKIN

  1. Mila esker Gontzal zure arretagatik baina obra bukatzerakoan beste argazki batzuk botako dituzulakoan… Besarkada haundi bat! @k0rta

  2. Ondo legoke baita ere bazkide berriak onartzen dituzten elkarteak zerrendatzea eta Sarrera baldintzak aipatzea, eskerrikasko!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen