Zenbait elkarretaratze izan dira gaur goizean M8-aren harira

0
1048

Gaur goizean hainbat topaketa egin dira Arrasaten M8a dela eta. Jardunaldia goizeko 10:30ean hasi da Gaztelupeko patioan eta ikasle ugari bertaratu dira egun honen garrantzia aldarrikatzeko, ‘Zapaltzen gaituen sistemari sistemari sua’ lelopean. Topaketa hau ikasle eta irakasleekin egin da eta egun honetako lehen ekitaldia izan da.

Ondoren, 11:15ean, Ikasle Abertzaleen topaketa bat izan da Kulturaten, eta, ondoren, manifestazioa Herriko Plazan, 12:30ean, non Ikasle Abertzaleak taldeko kideek parte hartu duten. Topaketan egun hone garrantzia aldarrikatzeko ere egin da.

Jardunaldiak gaur 19:30ean jarraituko du M8a dela eta Biteri Plazatik egingo den urteroko manifestazioarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen