Argazkiak: Unai Ibarra.
Aurreko domekan Uliako Krosa jokatu zen Donostian, eta Arrasateko zenbait lasterkarik parte hartu zuten:
Eliteko 10 kilometroko lasterketan Unai Ibarrak 31:24tan osotu zuen proba, Endika Donnayk 31:53tan eta Iban Delgadok 34:06tan.
10 kilometroko lasterketa herrikoian, berriz, Mikel Velascok 34:36tan egin zuen proba, Ibai Ormaetxeak 34:58tan eta Sergio Serranok 35:14tan.
Nabarmentzekoa da Unai, Endika, Mikel, Ibai eta Sergiok euren marka pertsonalak ondu zituztela. Ibanek ere merezidun lasterketa egin zuen. Zorionak guztiei!