Zein herrialdetara joan naiteke oporretan?

0
2163

Gaur egun, honako herrialde hauek eskatzen diete berrogeialdi-motaren bat Euskaditik edota Espainiatik datozen bidaiariei: Barbados, Belgika, Benin, Bosnia-Herzegovina, Kanbodia, Hego Korea, Ekuador, Estonia, Etiopia, Finlandia, Georgia, Haiti, India, Iran, Irlanda, Cook Uharteak, Lituania, Letonia, Nauru, Norvegia, Herbehereak, Papua Ginea Berria, Erresuma Batua, Santa Lusia, Errusia

Erresuma Batuaren kasuan, Londresera edo Erresuma Batuko norabait (Eskozia, Ipar Irlanda, Gales…) joan naiteke? Erantzuna baiezkoa da, baina jakin dezazula iristen zarenean 14 eguneko berrogeialdia egin beharko duzula. Horrek esan nahi du 14 egunez isolatuta egon beharko duzula lekuren batean (etxean, lagunen egoitzan, hotelean) eta agintari britainiarrei horren berri eman beharko diezula herrialdera iristen zarenean. Neurri horrek, praktikan, bideraezina egiten du 14 egun baino gutxiagoko edozein bisita Erresuma Batura.

Gainera, bidaiariek harremanetan jartzeko informazioa eman beharko dute, agintariek neurri horren jarraipena egiaztatzeko aukera izan dezaten, online inprimaki baten bidez, Erresuma Batura bidaiatu baino 48 urte lehenagora arte. Herrialdera iristen zaretenean, betetako inprimaki hori erakutsi beharko duzue.

Pandemiaren ondorioz, Espainiatik etorritako bidaiariak sartzea debekatu edo aireko eta/edo itsasoko komunikazioak bertan behera utzi dituzten herrialdeen zerrenda hau da: Angola, Saudi Arabia, Aljeria, Argentina, Armenia, Australia, Azerbaijan, Bahrein, Belize, Bolivia, Botswana, Brasil, Brunei, Burkina Faso, Burundi, Butan, Cabo Verde, Kanada, Irak, Marshall Uharteak, Salomon Uharteak, Israel, Japonia, Jordania, Kazakhstan, Kenya, Kirgizistan, Kiribati, Kuwait, Libia, Madagaskar, Malaysia, Malaui, Maroko, Maurizio, Mauritania, Mikronesia, Mozambike, Myanmar, Namibia, Nepal, Nikaragua, Niger, Omeria, Zeelanda Berria Turkmenistan, Tuvalu, Uganda, Uruguai, Vanuatu, Venezuela, Vietnam, Yibuti eta Zambia.

Arabiar Emirerrien kasuan, egoiliarrei sartzen uzten zaie, aldez aurretik baimena emanda.
Dubain turistak onartzen dira, baina PCR bat eta beste osasun neurri batzuk eskatzen zaizkie.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen