Askotan galdetu didate Arrasateko herritarrek zein den EAJren eta gure arteko aldea. Are gehiago, behin herritar batek gu bozkatzeko arrazoi esanguratsu bat ematera gonbidatu
ninduen. Erantzuna honako hau izan zen: kudeaketa eredua eta bakoitzak jarduera/funtzio
publikoaz ulertzen duena.
Asko poztu nau, prentsaren bidez izan bada ere, eta ez modu zuzenean, EAJk EHBildu
eta beste alderdi batzuei egindako dohaintza eskaerak. Arrasateko Udalean alderdi
politiko gisa jasotzen dugun izendapena donatu dezagun eskatu digute udal gobernutik.
Eskaera honek besteak beste, aukera ematen dit nire bizilagunei errealitatea ebidentzia
erabat egiaztagarrietan azaltzeko, alkatearen publizitate etengabea egiazko errelato
bihurtu ez dadin.
Arrasateko Udalean, politikariok bi kontzeptu motagatik kobratzen dugu:
- Esleipenak: alderdi politikoetara eta zinegotzi bakoitzera bideratzen dira eta zuzenean
alderdi bakoitzaren egituretara doaz (hori da EAJk donatu nahi duena) - Dieta pertsonalak; modu pertsonalean bilera eta batzordeetara joateagatik kobratzen
diren zenbatekoak dira.
Bada, garrantzitsua da auzotarrek jakitea bai dietak bai batzordeak aldatu egin zirela
Arrasaten EAJk irabazi zuenean, EAJ eta PSEren esleipenak eta dietak nabarmen handituz batzordeburuaren kasuan. (114€tatik 180€tara).
Era berean, liberatuen soldata% 21 igo zuten.
EHBilduk dieten %80 bideratzen du bere egiturara, beraz, guztizkoaren %20 da gure
poltsikora iristen dena. Nire adibidea jartzearren, Maider Morras Azpiazu, osoko
bilkuretara joateagatik, nire taldeko bozeramaile gisa jarduteagatik, bozeramaile
batzordera joateagatik eta bi batzorderi erantzuteagatik (hilean laupabost batzorde),
351,9 euro kobratu ditut 2019ko ekainetik abendura bitartean. Anuska Ezkurra nire
homologoak, berriz, osoko bilkuretara joateagatik, bozeramaile gisa ni bezala
jarduteagatik, hilean bi batzordetara joateagatik eta soilik gobernu-batzordeetara
joateagatik 3,825 € kobratu du.
Era berean, zehaztu nahi nuke gobernu-batzordeek oso gutxitan irauten dutela 45 minutu baino gehiago, aktek horren fede ematen dutelarik.
Gai honi buruzko ikuspegi orokor bat izateko, EAJko eta PSEko zinegotzi batzuek hilean
1.800 € tara heldu daitekeen gainsaria kobratzen dute beren eguneroko jarduera ekonomiko pribatuaz gain.
Bestalde, EAJko eta PSEko hautetsiek jasotzen dituzten dietak 45 minutu berandu edo
amaitu baino 10 minutu lehenago iristen direnean ere kobratzen dituzte. Bada kasu bat
non EAJk liberatu bat eta zinegotzi bat bidaltzen dituen bilerara berera, lehendabizikoak
bere soldatan dauka jasoa batzorde horretara joatearen ordainsaria eta bigarrenak dieta
bidez jasotzen du dirua. Tira, arrasatearrok birritan ordaintzen diegu EAJko zinegotziei
bilera berean izandako parte hartzea. Eta ez naiz salbuespenez ari, baizik eta gobernu-
soldata-funtzio publikoa harremaneko egunerokoaz baizik.
Soldatak eta dieta gehiegikeria testuinguru honetan, EAJk berak eskatzen digu, alderdi
politikoei dagozkien diru esleipenetatik dohaintzak emateko, eta, alde horretatik, bi
zehaztapen egitera behartuta ikusten dut neure burua:
- Beraien poltsikoetan eraginik eduki ez eta gainera besteoi kontuak eskatzen digute
EAJkook, jakin badakitenean guk gure dirua hasieratik donatzen dugula. Gure lan
politikoak sakrifizio pertsonal, boluntario eta konprometitu bat behar du oinarrian, eta are
gehiago herritik jasotzen dugun dirua gutxi ez dela kontuan izanda. - Bestetik, planteatzen den dohaintza hori, zein helburu zehatzetarako erabiliko da?
Pertsona behartsuenentzat, antzeko erakundeak gizentzeko … Zertarako? Edo guk dirua
ematea nahi duzue, nora joango den jakin gabe? Ez du zentzurik.
Prest agertzen gara gure dieta pertsonalak pertsonak eta familien beharrak asetzera bideratzera, bestelako diru ekarpenen funtzioa ez dago gure esku eta alderdiak hartuko du behar den erabakia.
Diru publikoa herri hobe bat eraikitzera bideratuta egon behar du. Gure helburua beti izan da gizartearen onurarako lan egitea, eta irmoki diot datuek hori berresten dutela.
Propaganda asko baina xehastasun gutxi.Alderdi quztiak antzerako parezido. Nire galdera da, Nora doa diru hori? Karitasera, gurutze gorrira, afrikako misioetara zahar egoitzerara ,Edo leku batetik bestera bueltaka dijoa? Heltzen al da dirua beharra duenarentzat? Morras Anderea burokrazia gutxiago eta zehatzago azaldu mesedez , herritarrek ez dakigu komisiotaz, Bere iraipenetaz, zein heltzen da berandu edo ez…. Herritarrok dakiguma da koronabirusaren ondorioz familia askori hile bukaerara heltzea malabarismo ikaragarriak kostatuko zaigula, eta nahikoa daukagu honekin zure adierazpen komplikatuak ulertzeko. Xehetasun eta simplifikapen hamdiagoa mesedez.
Ba hemendik leiru leikenaz uste dot artikulurik zehatzena izen dala. Datu horreik interesantiek die eta uste dot inoi ez dotzela harritzen, nahiz eta zer pentzatzia emuten dauen. Honezkero danok usainketan dou alkatiek esaten dittuenak ez diela egixak (ez osuak behintzat) eta sinisketan dot aberastasun pertsonala egotie bere interesen oinarrixan. Oin udaletxiek resentiru eingo dau krisixe eta alkatie beti ibili da dirue mobiruten zauien proiektuen menpe. Oin diru eskasia etorriko dala eta, susmue dauket herritarrak alde batera ixteko tentasinua eukiko dauela, dirua herritarrengan inbertitu ezkero ezin izengo dauelako prometikrutakuan laurden bat bera bez bete. Batzuk esaten daue barku berien gauzela eta batera ein biuola arraunien, eta ados. Baina nire ustez galderia honakue da; noruzko?