Zehaztasunik gabe hitz egin [Testua: Piter Encinas]

0
634

Orain dela bi aste haurtzaroko, lagun batekin elkartu nintzen eta gizakion portaerari buruz hitz egin genuen: nola erailtzen ditugun animaliak, landareak nola hondatzen dugun natura eta nola gure artean elkar hiltzen ari garen.

Adibide gehiago geneuzkan, gerrak nonahi, garbiketa etnikoak eta hilketa arrazistak, sexualak, boterea lortzekoak etab.

Memento batean ekologista sena piztu zitzaidan eta aipatu nion nola izan zitekeen izendatutako lehenengo munduan ehiza kirol eta hobby gisa onartuta egotea, zentzu berean, animalien hilketen defendatzaile sutsuak egotea gainera ondo pasatzeko; adibidez zezenketetan, eta Santamasak hurbil daudenez, nik esan nion kaioletan dauden animalien erakusketa guztiak debekatuko nituzkeela. Jakina, lagunak berehala esan zidan ohitura kulturalak zirela, baina erantzun nion ohitura batzuek beste izernordea bat izatea merezi dutela, eta ez «ohitura kulturalak».

Berotu nintzen eta dramatikoago jarri nintzen eta iragarri nion gizakiok planetaren seigarren iraungipena sortuko dugula, interes ekonomikoagatik, hor daukagu klima aldaketa, (BEGk) berotegi-efektuko gasak, aztarna ekologikoa etab. Ondorio horiek oso garbi ikus ditzakegu, eta garbi dago ekologisten txorakeria izateari utzi diola. Badakit hori antzaran jolastea bezalakoa dela, badakit elkarrizketa horiek bukaezinak direla, baina uste dut horrek guztiak, zentzua duela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen