Hotel batean konfinatu dituzte Auckland hirian. Gestioak egiten ari dira etxera itzuli ahal izateko. Lagun hauetako batek gutxienez gaixotasun kronikoa dauka, eta esan diete ezingo dutela supermerkatuan erosketak egin.
Argazkia: arrasatearren taldea
9 arrasatearrek martxoaren 5ean hasi zuten bidaia, eta gaur egun Auckland hiriko Auckland City hotelean konfinaturik daude, koronabirusaren ondorioz.
Familietako batek azaldu du “egoera gero eta okerragoa dela, eta esaten dietenez, ez diete supermerkatura joaten utziko”.
Arrasatearrak ez daude geldi eta etxera itzultzeko gestioak egitean ari dira. Zeelanda Berriko enbaxada espainiarrak erantzun die “egoera lasai har dezatela, beste batzuk egoera okerragoan daudelako”.
Bidaia agentzia ezberdinekin ere itzulerako bidaia lortzeko ahaleginetan ari dira, hegaldia behintzat euren kabuz lortzeko.
Hala eta guztiz ere, orain arte ez da posible izan. Kontuan hartu behar da 9 arrasatearrak jubilatuak direla, eta hauetako batek gutxienez gaixotasun kroniko bat duela, beraz tratamendua jaso beharra dauka.
Itzulerako bidaia printzipioz martxoaren 26an egitekoa zen. Etxera itzuli ahal izateko laguntza behar dute. Animo lagunak!