Zeelanda Berriko arrasatearrei Qatarren eskala egiteko hegaldia ere bertan behera utzi diete

0
2215

Bidaia agentziak iragarri zien, Qatarren eskala eginda, Madrilen lurreratu ahalko zutela. Ordea, orain direla ordu gutxi hegaldi hori ere bertan behera geratu da. Senide batek azaldu digu oro har 9 arrasatearrak “ondo daudela, baina esperantza galtzen hasiak direla”.

Argazkia: 9 arrasatearrak

Bilboko bidaia agentziak adierazi zien hegazkina hartu ahalko zutela apirilaren 6an, Qatarren barrena, Madrilen lurreratzeko.

Alabaina, koronabirusak estatu espainiarren duen eraginaren ondorioz, orain ordu gutxi hegaldi hori ere bertan behera geratu dela jakinarazi die bidaia agentziak.

Arrasatear baten familiak azaldu digu azken berriaren ostean, “orokorrean itxaropena galtzen ari direla, baina badakite goizago edo beranduago etxera itzuliko direla”. Lagun talde hau martxoaren 26an itzultzekoa zen.

Lagun hauetako batek gaixotasun kroniko bat dauka, baina momentuz “ondo dago, besteak bezala, baina handik irteteko gogo handiz daude”.

Familiak gestioak egiten dabiltza arrasatearrak herriratu ahal izateko, baina “oraingoz behintzat ez dugu helburua lortzerik izan”.

Kontuan hartzekoa da aurrez beste hegaldi batzuk ere bertan behera utzi dizkietela. Animo lagunak eta eutsi gogor!

Erlazionatutako albistea:

Zeelanda Berrian konfinatutako 9 arrasatearrek laguntza behar dute

2020ko martxoaren 25ean argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen