Zebra-bide adimenduna martxan jarri du Udalak Otaloran

6
1484

Oinezkoak bertatik errepidea gurutzatu baino lehen, zebra-bideko pausoa eta seinalizazio bertikala argiztatzen dira. “Gipuzkoako lehen zebra-bide adimenduna da”.

Udalak azaldu duenez, lehiaketa bidez esleitu ditu lan hauek Interlight enpresari, “honelako argiztapen bereziak instalatzen esperientzia duen enpresa”.

Lanen kostua 8.479,856 eurokoa izan da (BEZ barik). Otalorako zebra-bide honetan 12 argi-plaka eta LED argidun seinaleak jarri dituzte, sentsoreekin aktibatzen direnak.

Udalak azaroaren amaieran iragarri zuen “aurten 10 zebra-bideen argiztapena hobetu nahi dugula, lehena Otalora Lizentziatua kalean”.

10 pasabideak “zirkulaziorik handieneko eremuetan” daude, “jende asko biltzen duten merkataritzako eta aisialdiko ekipamendu edo establezimenduen hurbiltasunagatik”.

6 IRUZKIN

  1. jende asko biltzen duten merkataritzako eta aisialdiko ekipamendu edo establezimenduen hurbiltasunagatik”.

    Baina gauetan jende asko joaten da establezimenduetara??
    Argiak gauerako izango dira, ez?? Edo egunerako…
    Lotsagarrixa….. Auzoetako espaloietako eskaloian kentzea, zenbat kostetan dau??

    • Eta Txironistak bakarrik negar ta kexaka. Ez dau ezebez gustetan jatzuena. Zuengatxik izeten bazan, Arrasate hilerri bat izengo zan bizitzarik gabe.

  2. Hau guztia zertako!! Musukoa jarri eta etxean gelditu. Leihoak ondo itxi eta ohean sartu hau guztia pasa arte. Covid kanpora!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen