Zea Mays eta Belako Kooltur Ostegunetan ariko dira abenduan

0
832

Kooltur Ekintzak antolatuta, Errekalde auzoan (Bilbo) sortutako taldearen kontzertua abenduaren 14an izango da. Halaber, Mungiako taldearen zuzenekoa abenduaren 28an izango da.

Biak ala biak gaueko 22:00etan hasiko dira, eta sarrera bakoitza 7 eurotan egongo da. Sarrerak Gaztetxean bertan, kontzertuak baino lehen.

Halaber, talde antolatzaileak iragarri du aurrerago Ithaka, Irantzu Varela, Les Lullies,… ere Kooltur Ostegunetan ariko direla.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen