Zazpinako formatuan, atzo arratsaldean Bera Berak irabazi zuen emakukmeentan, eta Hernanik gizonetan. Halaber, Arrasateko gizonezko beteranoek Gaztediren aurka jokatu zuten goizean. 2022/2023ko jokalari baliotsuenak Irene Dolara eta Ibai Irasuegi izendatu ditu ARTek.
Azken argazkia: ART.
Herriko plazako Garagardo Azokaz gain, atzo partidu ugari jokatu ziren Mojategin, Arrasate Rugby Taldeak antolaturik.
Goizean klubeko gizonezko beteranoen taldeak Gaztedirekin neurtu zituen indarrak, bero handia zela. Azkenean entseguetan 3 eta 5 irabazi zuten gasteiztarrek.
Arratsaldean zazpinako lehiaketa jokatu zen Mojategin bertan. Gizonen finalean Hernani eta Euskadiko 18 urtez azpiko Selekzioa aritu ziren, eta hernaniarrak nagusitu ziren. Emakumeetan Donostiako Bera Berak irabazi zuen.
Denboraldiko jokalari baliotsuenei dagokienez, Irene Dolara Balanzategik eta Ibai Irasuegi Garaik jaso zuten aitortza Garagardo Azokan bertan. Zorionak guztiei!
Beteranoen partiduko argazkiak:










Zazpinako txapelketako argazkiak:










Denboraldiko jokalari baliotsuenen sari banaketa:
