Ondorioz, Olandixoko tuneleko erreietako bat itxi behar izan da. Kamioiak eta turismoak tupust egin dute Mugarritteko biribiletik hurbil.
Beheko lehen argazkia: Herritar bat.
Arratsaldeko 15:19 aldera turismo batek eta kamioi batek talka egin dute Mugarritteko biribiletik irtetean, Olandixoko tunelerako norabidean.
Kolpearen ondorioz zauritu bat izan da, eta Arrasateko Ospitalera eraman dute, baina Ertzaintzak azaldu duenez “printzipioz ez dirudi osasun arazoa larria denik”.



Kamioia eta turismoa bata besteari itsatsita geratu dira, eta suhiltzaileak ere bertaratu behar izan dira, Ertzaintzaz gain. Garabia bat gutxienez ere bertaratu da.
Bi ibilgailuak errei bat okupatzen geratu dira, ez aurrera ez atzera, eta ondorioz Ertzaintzak Olandixoko tuneleko erreietako bat itxi behar izan du behin-behinean, Mugarritik Kataiderako norabidekoa.
