Zarugaldeko jaiak abuztuaren 27an ospatuko dira

0
425

Afariko txartelak salgai daude jada Branka eta Muxibar tabernetan eta Miren Garai estetika zentroan

Testua: Zarugaldeko Jai Batzordea. Argazkia: MB artxiboa.

Bi urte eta gero, bueltan datoz Zarugaldeko jaiak. Aurten hamargarren aldiz ospatuko ditugu, abuztuaren 27an, larunbata. Jai Batzordetik egun osoko egitaraua prestatu dugu ilusio handiz.

Afariko txartelak salgai daude jada Branka eta Muxibar tabernetan eta Miren Garai estetika zentroan. Txartelak erosteko azken eguna abuztuaren 14a izango da.

Denok gonbidatuta zaudete abuztuaren 27an Zarugaldera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen