Udala obrak egitekoa da eta 59.000 € erabiliko ditu. Obrek gehienez 3 hilabete iraungo dute.
Zarugaldeko 40 eta 42 atarien pareko espaloi zatia goratuta dago, eta egitasmo honek helburu du plataforma hori kentzea eta atariak 0 sestrara jaistea.
Hartara, Udalak esleipena ireki du, hau da, obrak egiteko interesa duten enpresek euren proposamenak aurkeztu ahal dizkiote jada.
Obren aurrekontua 59.918,4 eurokoa da (BEZ barne) eta enpresak 3 hilabete izango ditu lan guztiak egiteko.