Zarugalde kaleko espaloia irisgarriago egiteko lanak abiatu ditu Udalak

0
918

Goratutako espaloia eraitsi eta zero sestrara jaitsiko da Zarugalde kaleko 40 eta 42 eraikinen ataria.

Testua: Arrasateko Udala.

Hasi dira Zarugalde kaleko 40 eta 42 atarien pareko lanak, espaloia eraitsi eta zero sestrara jaisteko, eremua irisgarriagoa izan dadin.Obrak 3 hilabete iraungo du eta eragina izango du Zarugalde kaleko 40 eta 42 atariengan eta baita bertan dagoen lokalean. Lanen inguruko adostasun hitzarmena sinatu du Udalak bertako bizilagunekin, interbentziorako haien oniritzia izateko.

Irisgarriagoa oinezkoentzat

Arrasateko kaleak irisgarriagoak izateko beste pausu bat eman nahi du Udalak lan hauen bidez. Zarugalde 40 eta 42 atarteen parean, hau da, hirigune nagusian kokatutako goratutako espaloia ez zen erosoa ezta eraginkorra ere oinezkoen mugikortasunerako. Askotan, plataformak eragozten zuen oinezkoak bi noranzkotan aldi berean pasatzea espaloitik, eta elkarren artean talka egitea gerta zitekeen.

Gainera, eremu zaila zen udaleko garbiketa eta mantentze zerbitzuentzat. Garbiketa-metodo ez eraginkorrak behar zituen goratutako espaloiak, ezin baitzen modu mekanizatuan garbitu (eskuz garbitu behar zen); eta, bestalde, mantentze-lan konplexuko elementuak zituen, hala nola eskailerak eta baranda.

Abian dauden lanen bidez, arazo hauek deuseztea da helburua.Construcciones Frixi S.L. enpresak egingo du eraberritzea, 53.993,55  euroko aurrekontuarekin, B.E.Z. barne.

Udalerriaren irisgarritasuna hobetzeko urrats gehigarri bat da, Pablo Urangan edo duela gutxi Garibain egin zen bezala, edo Gipuzkoa etorbideko espaloiak hobetzeko, Zigarrola auzoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen