Zaraten aurkako pantaila berriak jarriko ditu Aldundiak Ospitale parean

0
1706

Irudia: Google Street View.

Pantaila akustikoak saihesbidean jarriko dira, eta metalezkoak izango dira, 300 metroko tartea estaltzeko.

Izan ere, Aldundiko Diputatuen Kontseiluak onartu berri du GI-627 errepideko 35+325 eta 35+625 puntu kilometrikoen artean pantailak jartzea.

Jarduketarako 683.408,28 € baliatuko ditu (BEZa barne), eta obrek “bost hilabeteko” iraupena izango dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen