Lagundu nahi duten pertsona guztiek Aita Menni Ospitaleko harreran utzi ahal izango dituzte ekarpenak. Behar diren eta bilduko diren elikagaiak hauek dira: lekaleak kontserban, arroza, pasta, arraina kontserban eta esnea.
Testua: Aita Menni ospitalea. Argazkia: MB artxiboa.
Aita Menni Ospitaleak, Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkarlanean, otsailaren 10ean, ostiralean, Turkiako eta Siriako lurrikarek kaltetutako milaka pertsonentzat elikagaiak premiaz biltzeko kanpaina hasi zuen. Testuinguru horretan, osasun-zentroak eta GKEak gogorarazi nahi dute kanpainak igandera arte (hilak 19) iraungo duela.
Horrela, igandera arte, kanpaina honetan parte hartu nahi duten pertsona guztiek Aita Menni Ospitaleko harreran utzi ahal izango dituzte ekarpenak, Arrasateko egoitzan (Gesalibar, 15).
Aita Menni Ospitaleko Elkartasun arduradunak eta kanpainaren koordinatzaileak, Egoitz Zabala Sagarnak, azaldu duenez, behar diren elikagaiak honako hauek dira: lekaleak kontserban, arroza, pasta, arraina kontserban eta esnea. Gainera, bilketa-gunean itsulapiko bat ere egongo da diruz lagundu nahi dutenentzat.
Zabalak gogorarazi duenez, beste behin ere, Aita Menni eta Zaporeak elkartu egin dira elkarrekin lan egiteko tragedia berri baten aurrean, 2019an Lesbosen (Grezia) errefuxiatuentzat egin genuen bezala. Orduko hartan 2.000 kilo janari bildu genituen, 3.000 euro Zaporeak GKEaren merchandising salmentetan eta Benito Menni Fundazioak 7.000 euro eman zituen produktu galkorrak erosteko. Testuinguru horretan, berriz ere eskertuko dugu herritarren elkartasuna eta hurbiltasuna.