Zapatura arte zabalik dago izen-ematea Arrasateko Bibliotekako solasaldi eta tailer berrietan

0
169

Aurreko urteetan bezala, Arrasateko Bibliotekak tailer eta solasaldi eskaintza zabala antolatu du 2021-2022 ikasturterako. Euskarazko eta gaztelaniazko literatura-solasaldiei eutsi zaie ikasturte honetan ere. Gaztelaniazko literatur solasaldien artean Europako literatura zikloa eta Latinoamerikako literatura zikloa egingo dira.

4 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta, ipuin-jolas txokoa egongo da, eta haurrek eta gurasoek elkarrekin literaturaz gozatzeko aukera izango dute. Dinamizatzaile batek gidatuta, ipuin, kantu olerki eta hitz jolasak ezagutzeko txokoa izango da.

Ingelesak ere bere lekua izango du aurten. Literatur solasaldiak eta ingelesezko mintzapraktika taldeak ere martxan izango dira.

Jarduera guztiak doakoak dira. Plazak mugatuak dira eta zozketa bidez esleituko dira. Liburutegian edo web orrian eman dezakezu izena irailaren 25a baino lehen. Hala ere, plaza libreak geratzen diren jardueretan izena emateko epea zabalik egongo da.

Informazio gehiago

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen