ZAPATUKO AZOKA + TXAKOLIN EGUNA

0
366

Hiru etxek (Belaskua, Murgialdai eta Otxia) euren txakolinak eskainiko dituzte larunbat honetan Seber Altuben. Gainera, azokako produktuekin egindako pintxoak eta gildak ere dastagai izango dira.

Irudia: antolakuntza.

Arrasateko Baserriko Produktuen Azoka egingo da zapatu honetan, segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartuta.

Arrasateko Udalak eta Deba-Garaia landa garapenerako elkarteak antolaturik, eskualdeko hiru txakolin-ekoizlek (Otxia, Belaskua eta Murgialdai) euren produktuak eskainiko dituzte.

Era berean, pintxo eta gildak eskura jarriko dira, hain zuzen, baserriko produktuekin prestaturiko gutiziak, goizeko 11:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen