Zapatuko atxilotuek “erreketekin zerikusirik ez dutela” salatu du EH Bilduk

8
2559

Ofizialki hiru atxilotuei erreketetan parte hartzea leporatzen zaie. Udal-gobernuak hala adierazi zuen igandeko adierazpenean, “daukagun informazioan oinarriturik”.

Argazkia: herritar bat.

Mondraberrik jakin ahal izan duenez, atxilotuetako bat gutxienez, arrasatear gazte bat, ez zuen etxeratze-agindua bete, eta Poliziak kalean atzeman zuen 23:00ak igarota.

Ertzaintzak eskuburdinak jarri zizkion, eta Bergarako komisariako kalabozo batean gaua eman behar izan zuen. Baita Arrasaten atxilotutako beste bi mutilak ere.

Epailearen aurretik igaro ostean, aske geratu ziren baldintzapean. Hirurek prozesu judizial bati egin beharko diote aurre.

Arrasateko EH Bilduk gaurko Plenoan adierazi du hiru gazteen atxiloketek “ez zutela erreketekin zerikusirik izan: Atxiloketa batek etxeratze aginduarekin zerikusia dauka, eta beste biek bi istripuekin, baina ez erreketekin. Gauzak nahastu egin dira”.

Udal-gobernuak Plenoan erantzun du, igande eguerdian plazaratu zuen adierazpena “daukagun informazioan oinarrituta dagoela. Ondo aztertuta dago, eta horregatik plazaratu genuen adierazpena”.

Gehitu duenez, EH Bildurena “iritzi bat da” baina koalizioak erantzun du “iritzi bat ez dela, egitate bat baizik”.

8 IRUZKIN

    • Ze ondo akusaziñuak botatzen Bildun aurka probarik euki gabe. Zure ustez tximiñito Bilduk dauko erru dana ezta? In fabore bat eta jun zaitxez Monterroneko zuhaitzetara tximiñokerixak itxen.

  1. Atxilotuak atxilotu, garrantzitsuena da gertatutakoa ikertzea eta bitartekoak jartzea hurrengoan gertatu ez dadin (Gaur eta bihar adibidez)

  2. Akusaziñorik ez dot eitten. Baina hiru atxilotutakoek zerikusirik ez daukiela esatiak lar esatia dala pentsetan dot. Halakua esateko esandakuaz oso seguru egon biozu. Informaziñu pribilegiatua ote?

    • Tximiño, ondo irakurri dozu albistia? Bertan be esaten da gutxienez atxilotuetako bat etxeratzeko ordutegixa ez errespetatziagatik izan zala atxilotua. Ez dau bakarrik bilduk esaten. ala Mondraberrik be informaziño pribilejiatua dauko? Medikura juteko moduan zaz, obsesibua da Bildukin sartzeko daukotzun mania hori

  3. Jakina ondo irakurri dotela!!!! Bate kasua aipatu eitten da eta horren harira nik be ez daukot dudarik. Baina beste bixak? Segurtasuna deukie be horren inguruen? Nik be “egitateak” bota neikez inolako proba barik!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen