Zanguangok ‘Solo Crios-Crios Solos’ antzeztuko du Amaia antzokian

0
177

Igandean, azaroak 27, arratsaldeko 19:30ean Zanguango antzerki konpainiak ‘Solo críos – Críos solos’ antzezlana eskainiko du Amaia antzokian. Inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren gaia jorratzen duen antzezlana da.

Sinopsia

Aspalditik asko hitz egiten da inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrei buruz albisteetan, mitin politikoetan, sareetan… Guk ez dugu mutil migratzaileei buruz hitz egin nahi, entzun baizik; hitza eman nahi diegu, nor diren eta zer esan nahi diguten ulertzeko. Hortik sortu zen antzerki-pieza dokumental hau, dibertsiotik, umoretik, errealitatetik eta zentzugabekeriatik planteatua.

Agertokian, jatorri desberdineko nerabeek beren burua aurkeztu eta kontatzen dute antzerkian jolasten, ezarritako roletatik ihesi – ez biktima ez kriminal –, haiek bakarrik, bizitza bat bilatzeko dituzten nahiekin eta zailtasunekin; bizitza bat besterik ez, adjektiborik gabe.

Zanguango konpainiak

1993an sortua, Zanguango Teatrok kaleko zein aretoko ikuskizunak ekoitzi eta ekoitzi ditu. Bere lana sorkuntza kolektiboko tekniketan oinarritzen da, arlo fisikoan, mugimenduan, espazioaren eta erritmoaren erabileran ekintza dramatikoaren ardatz gisa. Gaiak giza portaerari buruzkoak dira, bere alderdi guztietan, egoera eguneroko eta ezagunenen alderdi magiko, nahasgarri eta dibertigarria bilatuz.


ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen