Zaleek autobusetik animoak bidali dizkiote taldeari: “Aupa Mondrate!!”

0
619

35 lagun inguruk klub zuri-moreak antolatutako autobusean joan dira Gasteiza, bere taldea animatzera, 2. B mailarako txartela lortzeko bidean.

Klubetik azaldu dute beste 50 jarraitzaile autoetan joan direla Arabako hiriburuko Zabalgana kiroldegira.

Klubak 85 sarrera lortu ditu Aurrera de Vitoria taldearen aurkako partidurako, eta beraz, animorik ez zaio faltako talde zuri-moreari.

Mondrate playoffetan buru-belarri dago, eta gaurko finalerdiko partidua arratsaldeko 18:00etan hasiko da, aupa Mondrate!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen