Zalduspetik Euskara plazara lekualdatuko da ibilgailuen gordailua

0
402

Zalduspen aurki obrak egingo dira bertan behin-behineko autobus geltokia jartzeko. Ondorioz, udal-gordailua Udaltzaingoaren ondoko plazara eramango da. Udalak 12.000 € inguru erabiliko ditu hornidura eta instalakuntzarako.

Egun garabiak kaletik erretiratu behar izaten dituen ibilgailuak Zalduspeko gune batera eramaten ditu. Zalduspen aurki obrak egingo dira, Garibaiko autobus geltokia probisionalki Ospitale ondoan jartzeko.

Ondorioz, ibigailuen gordailua Udaltzaingoaren egoitzaren ondoko plazara lekualdatuko da, Euskara plazara. Hornidura eta instalakuntza lanak egiteko, Udal-gobernuak orain gutxi 12.000 € inguru erabiltzea onartu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen