Zaldibarko hondamendiagatik erantzunkizunak eskatu dira ere Osoko Bilkuran

0
1165

Arrasateko herritar eta eragile batzuek antolatuta, atzo arratsaldean bilkura egin zen Herriko plazan.

Atzo Osoko Bilkurako bukaeran EH Bilduk Zaldibarren izandako hondamendia gogoratu zuen. Alderdi abertzaleak bere elkartasuna adierazi zioten hildako langileei eta bere familieei. Maider Morrasek gogoratu zuen “gure taldetik orain dela legealdi asko saiatzen ari gara zaborraren kudeaketa eskasaren aurka egiten. Zuen modeloa eta gurea desberdina da eta herria daki aspaldik. Zaborraren kudaketa pribatizatzea izan da Eusko Jaurlaritzaren erabakia zoritzarrez. Pribatizazioa legala da, baina kontrola ezkasa izan da.”

Anuska Ezkurrak Udal Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez “hildako langileei eta bere familiei gure elkartasuna adirazi nahi diegu ere, baina gai hau udal eskumenatik kanpo dago”. Igor Urizar Elkarrekin Podemoseko zinegotzia bat etorri da Morrasen hitzekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen