Artedrama konpainiak taularatuko du igandean arratsaldeko 19:30ean Ximun Fuchs zuzendutako obra.
Artedrama konpainiak taularatuko du, igandean arratsaldeko 19:30ean, ‘Zaldi Urdina’ antzezlana Amaia antzokian. Ximun Fuchs zuzendutako obra, Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzi dute.
Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi urdina izeneko droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.
Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.
Informazio zabalagoa: Berria egunkariak argitaratutako artikulua