‘Zaldi Urdina’ antzezlanak goraino bete du Amaia Antzokia

0
1378

Artedrama konpainiak taularatutako obra gogoz txalotu dute ikusleek.

Artedrama konpainiak  taularatu du gaur arratsaldean  ‘Zaldi Urdina’ antzezlana Amaia antzokian. Herritarrek goraino bete dute Amaia antzokia, eta gogoz txalotu dute Ximun Fuchs-ek zuzendutako obra. 

Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzitako antzezlana Aingeruren istorioa kontatzen du. Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi urdina izeneko droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.

Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen