Horregatik, arrasatearrak Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleak laguntzera animatzen dituzte.
Testua: Arrasate Zaintza Sare Herritarra.
Arrasateko Zaintza Sare Herritarrak boluntario zerrenda berri bat osatu beharrean ikusi du bere burua. Izan ere, dei asko jaso ditugu eskolako lanekin laguntza behar duten herritarren partetik. Eta, beraz, behar horri kolektiboki erantzun behar diogu, herri bezala hain zuzen ere.
Horregatik,
arrasatearrak Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleak
laguntzera animatzen ditugu. Euskara jakitea ezinbestekoa da kasu
honetan.
Prest dagoen edonork galdetegi hau betetzea
besterik ez dauka:
https://forms.gle/zcDwHSNdN79DQ6ZR6
Eskerrik asko aldez aurretik guztioi!